ETB kantak

01- PEIO JOXEPE

PARTITURA PDF

LETRA

1. Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen.
Etxera joanda, esan omen du:
-Ez da nerea izanen.
Ama horrek berak topa dezala
haur horrek aita zein duen.

2. -Ai, hau pena ta pesadunbrea,
senarrak haurra ukatu!
Haurtxo honentzat beste jaberik
Pello Joxepe, bihotz nerea,
haur horrek aita zu zaitu.

3. -Fortunosoa nintzala baina
ni naiz fortuna gabea.
Abade batek eraman dizkit
umea eta andrea.
Haurra berea bazuen ere,
andrea nuen nerea.”

1ª voz (Sopranos y Tenores)


2ª voz (Altos y Bajos)


GENERAL


02 – AGURE ZAHAR BAT

PARTITURA PDF

LETRA

Agure zahar batek zion bere etxe ondoan
goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
Ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan?
desegiten ez badugu, bertan galduko gera.

Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.

Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi,
eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik,
berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera…

Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
haize txar batek hartu ta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik,
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera…

Sopranos


Altos


Tenores


Bajos


General


3 – ARRATSALDE HONETAN

PARTITURA PDF

LETRA

Itxaroten ari gera arratsalde honetan
Zerbait aukeztekotan jende honen aurrean.
Hemendik ateratzeko kanta berri baten bat
Zuek ez aspertzeko arratsalde honetan
Honetan, honetan, honeta-a-an…

Laupabost akorde jota kitar zahar honekin
Dantzatzako doinua ez dugu besterik.
Bi laguneko koadrila izerdi patsetan
Nahiko izango dira arratsalde honetan
Honetan, honetan, honetan…

Taupadetan dut bihotza dirua galtzetan
Dantza egiteko gogoa daramat zainetan.
Kitar binbolin doinuak jarraituz badaukat
Dibertitzako gaia arratsalde honetan
Honetan, honetan, honetan…

1ª VOZ (Sopranos y tenores)


2ª VOZ (Altos y bajos)


GENERAL


04 – DE TREVILLEREN AZKEN KANTA

PARTITURA PDF

LETRA

Herio latza hüllantzen ari hiz,Dolürik gabe orain nitarat,Othoitzen hait ixtant bat ützi nezak,Ene azken adiuen egitera.
Hori bera da denen ixtoria,Heriuak bardintzen handi txipiak,Zeren ilüsione bat bera da,Lürren gañeko gure pasajia.
Ene jaurregi pare gabekua,Hi altxatüz banian fiertate,Hitan igaran, denbora goxua,Haiñ llabür nükila ez nian uste.
Hori bera da denen ixtoria…
O basabürü amiagarria,Bortüz eta mendiz üngüxatürik,Bostetan begixtatü zütiet,ürgullürekin terraza huntarik.
Hori dena da denen ixtoria…
Adios arren Marie-Maidalena,Zük ingana nezazü lotarik,Ene ondotik baratzen direnez,Izan ez nadiala ahatzerik.
Hori dena da denen ixtoria…

1ª VOZ


2ª VOZ


GENERAL

1 comentario en «ETB kantak»

Deja un comentario