Pena da baina gure denbora pasa da. Badatoz talde berriak, ilusio handiz, OHD-ko eszenatokiaz jabetzeko asmoarekin. Talde berriak, abesti berriak, bakarlari berriak, ilusio berdina.

ohd2Nik, egia esan, ikusteko gogo izugarri daukat, ea kanpotik nola nabaritzen dan talde bakoitzaren eboluzioa. Nola planteatzen dute euren estrategia, zer erantzuna lortzen dute epaimahikidetik… benetan irrikitan.

Joan zen larunbatan bukatu zen OHD 1, eta geroztik pilla bat mezu jaso ditut, gehienak gure lana eskertzen eta animatzen. Haserretuak ere ba ziren, eta foruetan eta blog honetan ere hitz gogorrak irakurri ditut. Azken erabakia, argi dago, ez du ikus-entzulegoan adostasunik lortu. Baina horrela dira gauzak, eta horrela hartu behar.

ensayo_subir

Egun batzuk pasata, argi baino argiago ditudan gauzak hauek dira:

- Niretzat eta nire taldearentzat izugarri positiboa izan da Oh happy day saioa. Programak exigitzen zuen lan dinamika ero horrek taldea martxan jarri du, eta lanerako ohitura onak hartu ditugu. Gure “abesti” kontzeptua ere aldatu egin da. Abesti bat ez da abestea bakarrik, istorio bat kontatzea baizik. Zentzu honetan dantza, jazkera, antzerkia, mimoa… landu behar ditugun elementoak dira, istorio horiek hobeto kontatzeko. Kotzertu hutsak espektakulo bihurtu. Erronka polita.

- Euskalherriko abesbatzentzat oso importantea izan dela (eta izango da) OHD saioa. Naiz ta arlo honetan jakintsu eta famatuak diren batzuk mesprezukin begiratu programa (gala guztiak ikusi arren, bazpare…) ezin da ukatu OHD-k lortu duela publiko berri bat abesbatzetarako. Eta gainera, publiko gaztea gehien bat! Hau oso importantea da.

- Ez garela hemen gelditu behar. Hasi gara hitz egiten OHDko taldeen artean elkarrekin emanaldiak prestatzeko. Hasiera batean, bakoitzak gure herrian antolatuko genuke emanaldi bat, baina gero…

Share

Comparte:
  • Digg
  • Technorati
  • Meneame
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • BarraPunto
  • TwitThis